Hitza
Eguneko hitza asmatzeko sei saiakera.
Euskara, jolasean.
Gogoratu hitzak, aurkitu loturak eta jarraitu ikasten. Jolas minutu batzuk zure euskara bizirik mantentzeko.
Aurkitu zure jokoaEuskalario 2.0 · iOS eta Android

Hamaika: zenbaki bat eta aukera asko. Hemen, euskara erabiltzeko eta indartzeko hamaika modu.
Eguneko hitza asmatzeko sei saiakera.
Hamasei hitz. Lau talde. Aurkitu haien arteko loturak.
Bilatu gai bereko hitzak, letraz letra.
Zuzena al da itzulpena? Iritsi 22 tantora.
Lotu hitz bakoitza gaztelaniazko esanahiarekin.
Ulertu prezioak eta landu euskarazko zenbakiak.
Gogoratu eta idatzi errepasatzeko hitzak.
Osatu hitzak letra-gurpil batekin.
Elkartu erroak eta atzizkiak, eta aurkitu hitzak.
Osatu bertsoa, errima, neurria eta zentzua zainduz.
Hiztegi-lehia, aplikazioko galtzagorriaren aurka.



Zure erritmoan, egunero
Ez duzu aldiro hutsetik hasi behar. Errepasoak zure erantzunak kontuan hartzen ditu, gehiago landu behar dituzun hitzak berriz ekartzeko. Aurrerapena zure gailuan gordetzen da.
Jarri egunean 3, 5 edo 10 minutuko helburua.
Interfazea euskaraz dago; gaztelaniazko laguntzak ezkuta ditzakezu.
Kontsultatu 1.057 sarrera, itzulpenak eta adibideak, eta ikusi zure aurrerapena hiztegian.
Bertsio berria aplikazio-dendetarako prestatzen ari gara. Bitartean, hemen dituzu aplikazioaren informazioa eta laguntza.