08 / 11 · Euskalario

Errota

Biratu letrak. Aurkitu dakizuna.

Gurpil berean hainbat hitz ezkuta daitezke. Aurkitu zure erritmoan.

  • Letra-gurpila
  • Gurutzegrama bat
  • Hitz gehigarriak

Berriz joka dezakezu

Errota jokoaren pantaila Euskalario appan
Euskalario · apparen benetako pantaila

Inspirazioa

Errotak eraldatu egiten du. Zuk ere bai.

Errota: ura eta eraldaketa lotzen dituen lanbidearen irudia. Beasaingo Igartzan, errotak eta burdinolak lan horien oroimena gordetzen dute.

Gure errotarriak letrak lantzen ditu. Ordena aldatzean, ezaguna zenak beste forma bat hartzen du: aurretik batera ikusi ez zenituen hitzak agertzen dira.

Gehiago ezagutzeko: Turismo Euskadi · Igartza

Nola jokatu

Osatu hitzak letra-gurpilarekin eta bete gurutzegrama.

  1. Begiratu gurpilari

    Pentsatu zer hitz osa ditzakezun letrekin.

  2. Irristatu eta lotu

    Osatu hitza, letra bakoitza gurpilean agertzen den aldi kopurua gainditu gabe.

  3. Bete gurutzegrama

    Mailako hitzek beren laukitxoak betetzen dituzte. Baliozko hitz gehigarriek ere kontatzen dute, eta pistak lortzen laguntzen dute.

Lantzen duzun euskara

Hiztegi aktiboa

Letra jakin batzuekin hitzak sortzera eta lehen erantzunaren ondoren beste aukera batzuk bilatzera gonbidatzen zaitu.

  • Hiztegi aktiboa
  • Letren ordena
  • Beste aukerak bilatzea

Hamaika proba

Zure eguneko misioaren proba bat

Amaitu Errota jokoaren partida bat eta gehitu haren marka Hamaika proban. Irabazteak zein galtzeak balio dute; amaitu aurretik ateratzeak ez. Hamaika jokoak osatzean, eguneko txapela lortu eta misio-segidan egun bat gehitzen duzu.

Aurrerapena gailuan gordetzen da. Misioa gauerdian berritzen da, haren tokiko dataren arabera.

Hamaika jokoak

Euskalario appan jokatzen da

Euskalario 2.0 iOS eta Androiderako prestatzen ari gara. Iragarkirik eta aplikazio barruko erosketarik gabe.

Ikusi eskuragarritasuna