02 / 11 · Euskalario

Lauburu

Lau beso. Loturak aurkitzeko lau bide.

Hitz bakarretik harago begiratu. Gakoa beste hitzekin partekatzen duenean dago.

  • 16 hitz
  • 4 talde
  • 4 huts egiteko aukera

Erronka berria egunero

Lauburu jokoaren pantaila Euskalario appan
Euskalario · apparen benetako pantaila

Inspirazioa

Hitzak elkartzen dituenari forma ematea.

Euskalarioko lauburuak lau beso ditu. Joko honetan, lau hori elkarri lotutako lau hitz-talderen abiapuntua da.

Galtzagorriak mahai gainean nahastu ditu hitzak. Batzuetan gaia partekatzen dute; besteetan, amaiera edo hain agerikoa ez den lotura. Zuk haria aurkitu behar duzu.

Nola jokatu

Hamasei hitz eta ezkutuko lau talde.

  1. Begiratu hamasei hitzei

    Bilatu esanahien, hitz-familien edo amaieren arteko loturak.

  2. Aukeratu lau hitz

    Hautatu elkarri lotuta daudela uste dituzun lauak eta egiaztatu proposamena.

  3. Osatu lau taldeak

    Asmatzean, taula argitzen da. Lau huts egindakoan amaitzen da partida.

Lantzen duzun euskara

Esanahien arteko loturak

Ezagutzen dituzun hitzen arteko loturak zabaltzen dituzu. Ezagutzeaz gain, zer duten komunean pentsatu behar duzu.

  • Esanahien arteko loturak
  • Hitz-familiak
  • Xehetasunei erreparatzea

Hamaika proba

Zure eguneko misioaren proba bat

Amaitu Lauburu jokoaren partida bat eta gehitu haren marka Hamaika proban. Irabazteak zein galtzeak balio dute; amaitu aurretik ateratzeak ez. Hamaika jokoak osatzean, eguneko txapela lortu eta misio-segidan egun bat gehitzen duzu.

Aurrerapena gailuan gordetzen da. Misioa gauerdian berritzen da, haren tokiko dataren arabera.

Hamaika jokoak

Euskalario appan jokatzen da

Euskalario 2.0 iOS eta Androiderako prestatzen ari gara. Iragarkirik eta aplikazio barruko erosketarik gabe.

Ikusi eskuragarritasuna